ELKARREKIN BIZI!
Donostian belaunaldiarteko etxe kolaboratibo bat diseinatzeko eta sustatzeko prozesua
HELBURUAK
Bai herritar taldeak eta bai erakunde publiko batzuk proiektuak lantzen ari dira etxeen espazioa beste era batean planteatzea proposatzen dutenak. Sustatzen ari diren etxe ereduan, garrantzia ematen diote komunitateari eta kolektiboari bai alderdi sozialetik eta bizikidetzarenetik, bai diseinuaren, espazioen banaketaren eta arkitekturaren aldetik eta bai jabetzaren eta antolatzeko eraren aldetik. Horretaz gainera, proiektu hauen asmoa da ohiko etxebizitzaren alternatiba berritzaile bat sustatzea, eta azpimarra jartzea bai etxebizitzaren politika publikoetan eta bai asistentzia arlokoetan.
Elkarrekin Bizi proiektuaren helburu orokorrak dira etxearen eredu kolaboratibo batean sakontzea, dauden aukerak analizatzea eta gure ingurunera egokitzea horretarako tresna espezifikoak sortuz.
Helburu zehatzak
- Etxe kolaboratiboaren eredua zehazteko prozesu bat garatzea.
- Etxe eredu bat garatzea non protagonistak auzokideak izango baitira.
- Belaunaldiarteko harremanak sustatuko dituen prozesu eta espazio bat sorraraztea.
- Erakunde publikoak, enpresa espezializatuak eta komunitateko eragileak elkarrekin lan eginaraztea.
- Eredua hedatzen lagunduko duten baliabideak sorraraztea.
Zehazki, eta askotariko sektoreetako profesionalekin lan eginez, irtenbideak bilatzen saiatu gara honako alor hauetan:
- Juridiko-urbanistikoa.
- Arkitektonikoa.
- Zainketak eta komunitatea.
- Bideragarritasun ekonomikoa eta finantzarioa.
Prozesu honetatik atera diren emaitzekin, asmoa da horiek oinarri gisa hartzea etorkizuneko belaunaldiarteko etxe kolaboratiboak gauzatzeko, baina konturatzen gara hori garatzeko zenbait alderdi zorroztu beharra izango dela eta are aldatu beharra proiektua martxan jarri ondotik. Asmoa da, gainera, emaitzak baliagarriak izatea etxe kolaboratiboen eta/edo belaunaldiartekoen ekimen berriak martxan jartzeko orduan.
ERAGILE INPLIKATUAK
PROIEKTUAREN EZAUGARRIAK
PROPOSATURIKO EREDUAREN EZAUGARRI NAGUSIAK
Jabetza kolektiboa eta erabileraren lagapena
Etxe eskuragarria eta egonkorra
Komunitatea
Autogestioa eraikuntza prozesuan
Belaunaldiarteko etxea
DOKUMENTAZIOA
- 1. eranskina: Proposatutako ereduaren oinarriak eta lege arauetan nola txertatu
- 2. eranskina: Memoria eta aurreproiektu arkitektonikoa
- 3. eranskina: Kooperatiben estatutu sozialak eta 2. mailako egitura
- 4. eranskina: Lehiaketako plegu eredua, orube publiko bat erabilera lagatako kooperatiba-ekimen bati esleitzeko
- 5. eranskina: Plan ekonomikoaren kontzeptu eta finantza esparrua eta behin-behineko aurrekontua
- 6. eranskina: Belaunaldiarteko etxe baterako zainketa eta komunitate eredua
- Elkarrekin Bizi proiektuan parte hartu ondoren, Donostiako Udalak hausnartuak eta ikasiak
- Elkarbidean: adinekoentzako etxe kolaboratiboa
- Abaraska: erabilera lagatako etxe kooperatiboa
- Belaunaldiarteko etxerako aintzat hartu beharreko irizpideak, Elkarbidean elkarteak emanak